Gure bezeroei Etxebarri Berria Bizilekua sustapenari buruzko informazioa ematea da www.etxebarriberria.com web-orrialdearen helburua.

I. Interesdunek web-orrialde honetako inprimakiak betetzean emandako datuak fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi hori Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Erregistroan behar bezala inskribatuta dago. INBISA SL da fitxategiaren arduraduna eta, norbaitek nahi izanez gero, web horren bidez jarri ahal izango da berarekin harremanetan. Fitxategiaren arduradunak segurtasun-araudi propioa garatu du fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko araudiak xehatutakoari jarraiki, eta sekretu-betebeharra zaintzeko arreta egingo du.

Interesdunen datuak hartzearen helburua hauxe da: INBISA SLrekin duten harreman komertzialaren ondorioz zuzenean edo zeharka sortzen diren kudeaketetan erabiltzea, eta INBISA SLk egiten dituen jarduerei, produktuei, zerbitzuei, eskaintzen edo sustapen bereziei buruzko publizitate- edo merkataritza-informazioa helaraztea. Interesdunek badakite fitxategi hori dagoela, baita zertarako erabiltzen den ere, eta datuak tratatzea onartzen dute. Bere datuak INBISA SL enpresa-taldeko beste erakundeei lagatzea onartzen du interesdunak, egiten dituzten jarduerei, produktuei, zerbitzuei, eskaintzen edo sustapen bereziei buruzko publizitate- edo merkataritza-informazioa helarazi ahal izateko.

II. 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak babesteari buruzkoak, xedatutakoari jarraiki, interesdunak bere datuak eskuratzeko, aurre egiteko, ezeztatzeko eta zuzentzeko eskubideak ditu.

Interesdunak, bere datuak eskuratzeko eskubidea erabiltzeko, idazki bat bidali beharko dio segurtasun-arduradunari, INBISA SLren egoitza sozialera (izen-abizenak, NANa eta posta elektronikoa zehaztuta), eta kontsulta egin den egunetik zenbatuta hilabeteko epean gehienez, enpresak datuak eskuratzeko eskaerari erantzungo dio.

Interesdunak, bere datuak zuzentzeko eskubidea erabiltzeko, idazki bat bidali beharko dio segurtasun-arduradunari, INBISA SLren egoitza sozialera (izen-abizenak, NANa eta posta elektronikoa zehaztuta), bertan zehaztuz zer datu dagoen oker eta zer zuzenketa egin nahi duen. Zuzenketa hori egiteko, eskaera justifikatzeko dokumentazioa erantsi beharko da. INBISA SLk hamar eguneko epean erantzungo dio interesdunaren eskaerari, eskaera hori jaso den egunetik zenbatuta. Interesdunari mezu elektroniko baten bidez edota posta arruntaren bidez jakinaraziko dio zuzenketa burutu dela.

Interesdunak, bere datuak ezeztatzeko edota, hala badagokio, aurre egiteko eskubideak erabiltzeko, eskutitz bat igorri beharko dio segurtasun-arduradunari, INBISA SLren egoitza sozialera (izen-abizenak, NANa eta posta elektronikoa zehaztuta). Enpresak eskaera jaso eta hamar eguneko epean erantzungo dio posta elektroniko bidez nahiz posta arruntaren bidez, datuek tratamendua ezeztatu edo bertan behera utzi duela jakinarazteko, edota ezeztatzeko edo aurre egiteko eskaerari uko egiteko arrazoien berri emateko.

Skip to content
902 20 00 41
  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Etxebizitzak
  • Etxebarri
  • Multimedia
  • Harremanetarako
  • SUSTAPENAREN ARGAZKIAK
  • ETXEBIZITZA PILOTUAREN ARGAZKIAK
  • PLANOAK
@ 2017 | Eskubide guztiak gordeta daude Pribatutasun Politika